Gure Historia
1967. urtetik ari gara lanean arkitekturaren arloan eta arkitekturarekin lotzen diren esparruetan.
Esperientzia zabala dugu, ez baitugu berrogeita hamar urte alferrik eman arlo horretako askotariko lanetan: birgaitzeak, obra berriak, familia bakarreko edo familia biko etxebizitzak, etxebizitza kolektiboak, merkataritza-eraikinak, industria-nabeak, abeltzaintza-nabeak, eta abar.
GEraikuntza-prozesuaren fase guztiak kudeatzen ditugu, proiektuaren ideiatik eta garapenetik hasi, eta obra zuzendu eta amaitu arte. Bezero bakoitzaren beharretara moldatzen diren soluzioak eskaintzen ditugu. Gure helburua da bezeroen gustuetara eta beharretara egokitzea eta bezeroen eskakizunetara moldatzea, emaitza hobeak lortzera begira.
Zer egiten dugu?
Kudeaketa
Arkitektura
Proiektuak