Zerbitzuak
Eraikuntza
Eraikuntza-prozesuaren fase guztiak kudeatzen ditugu. Proiektuaren ideiatik eta garapenetik hasten gara, aurrekontuen konparazioa egiten dugu, lizentziak tramitatzen ditugu, eta, amaitzeko, orotariko obrak zuzendu eta amaitzen ditugu:
Passivhaus
Passivhaus estandarra lortzen duen etxebizitza batek berotze- eta hozte-beharrak minimizatzen ditu, eta, hartara, erabiltzailearentzako ekonomia-kostua eta planetarentzako energia-kostua nabarmen murrizten ditu.
Informazio gehiago
Hirigintza Kudeaketa
Organismo eskudunekin tramitatzen ditugu partzela edo esparru baten hirigintza-garapenaren aurretik lortu behar diren hirigintza-baimenak, hala nola:
- Hirigintza-kontsultak
- Udal-plangintzen aldaketak
- Plan partzialak
- Xehetasun-azterketak
- Birpartzelazio-proiektuak
- Urbanizazio-proiektuak
- Obra-lizentziak
Beste Batzuk
Askotariko dokumentazioa idazten dugu, besteak beste:
- Energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak
- Jarduera-lizentziak
- Konfederazio Hidrografikoaren baimenak
- Bizigarritasun-zedulen eskaerak
- Txostenak
< li>Eta abar