Passivhaus

Passivhaus

passivhaus-arquitectura

Passivhaus

Passivhaus Designer (etxe pasiboen proiektugile) ziurtagiria lortu dugu, Passivhaus Institut erakundearen ikastaroa egin eta azterketa gainditu ostean. Passivhaus estandarra lortzen duen etxebizitza batek berotze- eta hozte-beharrak minimizatzen ditu, eta, hartara, erabiltzailearentzako ekonomia-kostua eta planetarentzako energia-kostua nabarmen murrizten ditu.

Isolamendu termikoko lodiera egokia erabiliz, etxe pasiboek oso bero-galera txikiak izaten dituzte eta emaitzazko berokuntza-beharrak ia nuluak dira. Horretarako, funtsezkoa da, kanpoko hormak, estalkia eta lurzorua diseinatzean eta gauzatzean, eraikuntza-xehetasun guzti-guztiak aztertzea.

Baoak dira inguratzailearen “ahulguneak”, horietan zehar beroa eta hotza gal baitaiteke; hori dela eta, etxeak diseinatzean arreta berezia jarri beharko zaio baoen kokalekuari, baita obran behar bezala jartzeari ere.

Erabiltzen diren arotzeriek transmitantzia termiko oso txikia izan beharko dute. Beira bikoitzekoak edo hirukoitzekoak izan beharko dute, eta gas geldo batez beteta egongo dira. Beirak emisio urrikoa izan beharko du, neguan beroa etxebizitzaren barrualdera islatzeko eta udan kanpoaldean mantentzeko.

Izkinetan, ardatzetan, junturetan eta abar, nahi ez diren galerak edo irabaziak gertatzen dira, hormak edo sabaiak gisako elementu orokorretan gertatzen direnak baino handiagoak. Zona horietan inguratzailearen gainerako lekuetan baino txikiagoak izan ohi dira gainazaleko tenperaturak, eta horrek eragin negatiboa du erabiltzaileen erosotasunean; horrez gain, osasunerako patologia kaltegarriak eragin ditzake, kondentsazioaren ondorioz, hala nola onddoak.

Zubi termikorik ez egotea lor daiteke, baldin eta isolamendu-geruza eteten ez bada, erresistentzia termiko handiagoko materialak erabiltzen badira (isolamendu geruza etenez gero) eta eraikuntza-elementuen arteko junturak zaintzen badira.

Eraikuntza konbentzional batean, leihoetatik, baoetatik edo pitzaduretatik sar daitezkeen aire korronteak deseroso egiten zaizkio erabiltzaileari eta barne kondentsazioak ere eragin ditzakete, batik bat urteko sasoirik hotzenetan.

Passivhaus eraikin batean, arreta handiz zaintzen da airearekiko estankotasuna, eta etxebizitzaren materialen arteko lotura guztiak zigilatzen dira, nahi ez diren aire-infiltrazioak eta aire-korronteak minimizatuta. Horrenbestez, energia-galerak nabarmen murrizten dira eta girotze-sistemen esku-hartze minimoarekin kontrola daiteke etxe barruko tenperatura.

Eraikinaren hermetikotasuna edo estankotasuna presio-proba batekin neurtzen da; Blower Door deritzan proba hori barrualdearen eta kanpoaldearen artean presio desberdina sortzean datza; horretarako, ate nagusian haizagailu bat jartzen den. Estandarra beteko bada, emaitzak orduko 0.6 aire-berritzetik beherakoa izan beharko du, 50 Pa-ko presio-diferentzial batean.

Aireztapen mekaniko jarraitu eta kontrolatuko sistemak kanpoaldetik sartzen den airea berotzen du, eta, hori lortzeko, pertsonek eta etxetresna elektrikoek sortzen duten barruko aire biziatutik ateratzen den bero-energia baliatzen du kanpora bota aurretik.

Sartzen den airea arazten duten iragazkiak ditu sistemak; iragazki horiek partikula kutsatzaileak sartzea edo alergiak eragin ditzaketen partikulak sartzea saihesten dute, esate baterako polena, hautsa edo akaroak.

Espazioak girotzeko beharrezko energia oso txikia denez gero, estufa txiki batekin girotu daiteke, erradiadoreen sisteman konbentzionalaren edo lurzoru erradiatzailearen beharrik gabe.

Kukien erabilera

Gure zerbitzuak hobetzeko asmoz, webgune honek bere kukiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horiek instalatzea onartzen duzula adierazten duzu. Erabiltzaileak aukera du bere nabigatzailea konfiguratzeko eta, nahi izanez gero, disko gogorrean instalatzea eragozteko; baina kontuan izan beharko du hori egiteak zailtasunak ekar ditzakeela web orrian nabigatzerakoan. Kukien politika

ONARTU